Asteburuan jokatuko dira GRAVN txapelketako partiduak Gipuzkoan

2013/03/21 | Lehiaketa

2.jardunaldia izango den honetan gipuzkoarrek etxean jokatuko dute nafarren aurka.

Joan den asteburuan hasi zen federazioen arteko GRAVN txapelketa.1.jardunaldian Araba-Gipuzkoa eta Bizkaia-Nafarroa norgehiagokak jokatu ziren.

Ezker horman nahiz trinketean garaipen argia lortu zuten gipuzkoarrek orokorrean.Aitzitik, Bizkaia eta Nafarroaren arteko lehia orekatuagoa izan zen.

Oraingoan, gipuzkoarrak etxean jokatuko dute nafarren aurka. Ezker Hormako lehiak Amasan, Atano III-an, Baldan eta Loiolan ikusteko aukera izango dugu.Trinketeko partiduak aldiz,Irurako Ametsa edota Irungo Ramuntxo Berri trinketan.

Asteburu honetako lehiak hauxek: Gipuzkoa-Nafarroa eta Bizkaia-Errioxa.

GRAVN 2012-2103 txapelketari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, Selekzioak atala bisitatu dezakezue.Bertan, egutegia,emaitzak,…aurki ditzakezue.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba