Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, larunbatean, Iruran
2013/03/06 | Lehiaketa
Kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. eta 2. mailako finalak ikusgai izango dira Iruran.
![]() Larunbatean (2013-03-09) jokatuko dira, Irurako Ametsa trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak. Zehazki, lau partida izango dira ikusgai jaialdian: lehendabizikoa kadeteen mailako lehia izango da, bigarrena jubenilen mailakoa, eta hirugarren eta laugarren partidetan nagusiek jokatuko dute (2. mailakoek eta 1. mailakoek, hurrenez hurren).
Ondoren zehazteko dugu jaialdia:
*Martxoak 9, larunbata, 16:0, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak: HERNANI (Cisneros-Rodriguez) / OIARPE 1 (Leonet.J-Leonet.A)
Final hauekin batera bukatuko da 2012-2013ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa.Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak. |
|