Emakume gipuzkoarrak txapeldun EH kluben arteko txapelketan
2013/02/14 | Lehiaketa
Su-Berri eta Intxurre taldeek irabazi dute EH kluben arteko txapelketa,nagusi eta jubenil mailan,hurrenez hurren.
EH kluben arteko txapelketan,Gipuzkoa,Bizkaia,Araba eta Nafarroako pilotari onenek parte hartzen dute.Emakumeak gomazko paleta espezialitatean aritu dira lehian eta nagusi eta jubenil mailan, gipuzkoarrak gailendu dira nabarmen. Etxarri-Aranatzen jokatutako finalean, 2013-01-27an, Su-Berri taldeak (Maider Mendizabal-Ainhoa Garmendia) 30-24 hartu zuen mendean Oberena elkarteko bikotea (Yanira Aristorena-Maite Ruiz de Larramendi.)Bikote nafarrak ezin izan zuen gipuzkoarra garaitu. Jubenil mailan, bi talde gipuzkoarren norgehiagoka izan zen;finala Alegiko Intxurre eta Anoetako Su-Berri taldeen artekoa izan baitzen.Mari Murua-Maialen Senperena (Intxurre) bikoteak eraman zuen txapela etxera, Igone Gutierrez-Garazi Eizmendi bikotea (Su-Berri) mendean hartu ostean. Txapelketa hau bukatuta,2013ko EH nesken gomazko paleta txapelketa irekiari eman zaio hasiera. Lehen eta bigarren mailan jokatzen da aipatutako txapelketa. Hemen ere, Gipuzkoa, Bizkaia,Araba eta Nafarroako neska pilotariak ari dira lehian. Hauek dira txapelketan parte hartzen ari diren talde gipuzkoarrak: Lehenengo maila: Garmendia-Maddi Mendizabal Irazustabarrena-Arrieta Pagola-Semper Evaristti-Maider Mendizábal Goikoetxea-Huizi
Bigarren maila: Indo-Beldarrain Jauregui-Lukas-Perez Maiza-Gabirondo-Eizmendi Senperena-Murua-Zubeldia Martinez-Labaka
Txapelketa martxoaren 9an bukatuko da.Zorte on guztiei! |
|