Aisialdiko paleta ikastaroetan izena emateko azken egunak
2012/09/25 | Izen-emateak
18 urtetik gorako emakumeei daude zuzenduta paleta ikastaro hauek; irailaren 26a izango da izena emateko azken eguna.
Denboraldi berria hastearekin batera, prest da berriz ere 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaro eskaintza. Emakumea Pilotari proiektuaren baitan antolatzen dira ikastaro hauek. Klaseak urriaren lehenengo astean hasiko dira, baina egun hauetan dago izena emateko aukera. Hona hemen saioetako ezaugarri orokorrak:
- Ikastaroen iraupena: urritik ekainera bitartean. - Saioen maiztasuna: astean behin. - Ikastaroen kuota: 115€ (asegurua barne). - Materiala: irakasleak eramango du. - Jaiak: Topaketa eta Emakumea Pilotari Eguna.
Gipuzkoako herri askotan eskaintzen dira ikastaroak. Herriz herriko xehetasunak eta baldintzen ingurukoak dituzue jarraian:
HERNANI - Pilotalekua: Udal pilotalekua. - Informazio stand-a: irailaren 19an, asteazkena, kiroldegian. - Izen-emate epea: irailak 26a arte. - Non izena eman: kiroldegian edo 943 47 14 63 (GEPF), 655 719 492 (Ainhoa) - Orduak eta egunak (izen-ematearen arabera, aldaketak posible):astelehena, 09:30-11:00; asteartea, 15:00-16:30;asteazkena, 18:45-19:45. -Ikasturte hasiera: urriko 1go astea. *Oharra: beharrezkoa da kiroldegiko bazkide txartela.
TOLOSA - Pilotalekua: Beotibar. - Izen-emate epea: irailaren 26a arte. - Non izena eman: 943 47 14 63 (GEPF) edo 655 719 492 (Ainhoa). - Ordua eta eguna: asteartea, 09:00-10:30. -Ikasturte hasiera: urriak 2.
IBARRA - Pilotalekua: Belabieta (kiroldegikoa). - Izen-emate epea: irailaren 26a arte. - Non izena eman: kiroldegian edo 943 47 14 63 (GEPF) eta 655 719 492 (Ainhoa). - Ordua eta eguna: astelehena, 19:00-20:30. -Ikasturte hasiera: urriak 1.
VILLABONA - Pilotalekua: Bear Zana (Villabona). - Izen-emate epea: irailaren 26a arte - Non izena eman: kiroldegian edo 943 47 14 63 (GEPF) eta 655 719 492 (Ainhoa). - Orduak eta egunak (izen-ematearen arabera erabakiko da): osteguna, 19:00-20:30 edo 19:30-21:00. -Ikasturte hasiera: urriak 4.
ZIZURKIL - Pilotalekua: Intxaur frontoia (udal pilotalekua). - Izen-emate epea: irailaren 26a arte. - Non izena eman: 943 47 14 63 (GEPF) edo 655 719 492 (Ainhoa). - Ordua eta eguna: asteartea, 19:00-20:30. -Ikasturte hasiera: urriak 2.
ZARAUTZ - Pilotalekua: Aritzbatalde edo zinema. - Izen-emate epea: irailaren 28 arte. - Non izena eman: kiroldegian edo 943 47 14 63 (GEPF) eta 665 988 588 (Patri) - Orduak eta egunak: asteartea, 10:00-11:30; osteguna(Zinema) 20:00-21:00 edo ostirala, 14:30-16:00. -Ikasturte hasiera: urriak 2,4,5.
OIARTZUN - Pilotalekua: Haurtzaro ikastolakoa. - Izen-emate epea: irailaren 26a arte. - Non izena eman: kiroldegian, Gazte informazio bulegoan edo 943 47 14 63 (GEPF) eta 665 988 588 (Patri). - Ordua eta eguna: astelehena, 19:30-21:00. -Ikasturte hasiera: urriak 1.
DONOSTIA - Pilotalekua: Atano III.a edo Karmelo Balda. - Izen-emate epea: irailaren 26a arte. - Non izena eman: 943 47 14 63 (GEPF), 665 988 588 (Patri) edo maider.pilota@kirolak.net. - Orduak eta egunak: astelehena, 17:00-18:00 (Atano III.ean); astelehena, 19:00-20:00 (Karmelo Baldan); asteazkena, 09:30-11:30 (Atano III.ean). -Ikasturte hasiera: urriko 1go astean.
AZKOITIA - Pilotalekua: Gurea pilotalekua. - Izen-emate epea: irailaren 26a arte. - Non izena eman: 943 47 14 63 (GEPF), naroa.pilota@kirolak.net edo eskuorriak eskuragarri kiroldegian. - Orduak eta egunak: astelehena, 11:30-13:00 edo 17:30-19:00; asteazkena, 11:30-13:00; ostirala, 11:30-13:00. -Ikasturte hasiera: urriko 1go astean. Informazio gehiagorako: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) edo emakumeapilotari@yahoo.com. |
|