Zesta-puntako Udazken Sariko finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Tolosan

2018/12/11 | Lehiaketa

19:45ean hasiko da jaialdia, Beotibarren; puntista alebinak lehiatuko dira lehenik, eta infantilak ondoren

Asteburuan bukatuko da Zesta-puntako Udazken Saria. Puntista alebinek eta infantilek ostiralean jokatuko dituzte finalak, Tolosako Beotibar pilotalekuan, 19:45etik aurrera. Hauxe izango da jaialdia:

 

 

 

Abenduak 14, ostirala, 19:45, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta, alebinak:
LETE (Danok Bat) - GARIKANO (Zumaia) / ITURBE (Beotibar) - BALDA (Beotibar)

2. Zesta-punta, infantilak:
AGUIRRE (Zumaia) - ITOIZ (Beotibar) /  ALTUNA (Beotibar) - ANSOLA (Danok Bat)

 

 

 

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

 

 

 

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere binaka jokatu dute, eta izena klubaren bidez eman duten arren, norbera ordezkatuz aritu dira. Astero bikote desberdinak osatu dira, klub desberdinetako puntistak nahasteko eta, era berean, txapelketa orekatzeko eta lehia bereziago egitekoPuntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, dena den, ez bikoteari; eta hala osatu da gero sailkapena, bakoitzaren puntuazioari erreparatuz.

 

 

 

Hain zuzen ere, webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta atalean daude ikusgai sailkapenak eta lehiaren informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba