Pagazpe (1.maila), Zarautz (2.a) eta Kuku 2 (3.a), Gipuzkoako txapeldunak nagusien gomazko paletan
2018/11/27 | Lehiaketa
Hurrenez hurren, Danok Bat, Lagunak 2 eta Loiolatarra taldeak hartu zituzten mendean, Zarautzen jokatutako finaletan
![]() Pagazpe (1. maila), Zarautz (2. maila) eta Kuku 2 (3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak nagusien gomazko paletako espezialitatean. Joan den larunbatean jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final hauek, Zarautzen. Eta, hurrenez hurren, Danok Bat, Lagunak 2 eta Loiolatarra taldeak hartu zituzten mendean.
Ondorengo lerrotan laburbildu dugu jaialdia:
Azaroak 24, larunbata, 17:00, Zarautz-Aritzbalde
1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 3. maila:
KUKU 2 (Arregi-Manterola) 25 / LOIOLATARRA (Arana-Luarizaierdi) 14
2. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
LAGUNAK 2 (Arrizabalaga-Lizarralde) 23 / ZARAUTZ (Zabala-Azpeitia) 25
3. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
DANOK BAT (Elezgarai-Garalde) 17 / PAGAZPE (Errazti-Urdanpileta) 25
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta atalean kontsulta daitezke maila bakoitzeko emaitza, sailkapen eta datu guztiak.
|
|