Udaberri Sariko final gehiago jokatuko dira asteburuan, Urnietan eta Tolosan

2012/03/22 | Lehiaketa

Joan den jardunaldian Errenterian jokatutako gomazko paletako mutil nagusien finaletan, Ikasberrik irabazi zuen 1. mailako lehia eta Goierrik 2. mailakoa

Joan den asteburuan (2012-03-18) jokatu ziren Udaberri Sariko lehendabiziko finalak, eta jardunaldi honetan ere (2012-03-25) beste hainbat izango dira ikusgai. Zehazki, bi jaialditaz gozatzeko aukera izango da: ostiralean, Urnietan, eskuz binaka jubenilen 1. eta 2. mailako eta nagusien 2. mailako finalak izango dira; eta igandean, Tolosan, zesta-puntako kadeteen mailako lehia.

 

Ondoren azalduko ditugu jaialdi hauen inguruko xehetasun guztiak:

 

*Martxoak 23, ostirala, 19:30, Urnieta
 

1. Eskuz binaka jubenilak, 2. maila: IPARRALDEKOAK (Mendy-Suertegaray) / URNIETA (Oinazpi-Pagola)

2. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila: URNIETA (Loitegi-Lizaso) / GOIERRI (Apaolaza-Alberdi)

3. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila: AURRERA SAIAZ (Ariztimuño-Galarraga) / TARTALOETXE (Azketa-Atxa)

 
 

*Martxoak 25, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar
 

2. Zesta-punta kadeteak: BEOTIBAR 6 (Susbielle-Delpuech) / BEOTIBAR 2 (Legarra-Amundarain)

  

 

Bestetik, hauexek izan ziren joan den astean jokatutako finalen emaitzak

 

*Martxoak 16, ostirala, 19:30, Errenteria-Fanderia
 

1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila: Lagunak (Mancebo-Etxeberria) 18  / GOIERRI (Alvarez-Ballina)  25

2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila: IKASBERRI (Juaristi-Lopetegi) 25 / Batzokiko (Sarasti-Santamaria) 17

 
 

 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue Udaberri Sariaren zein finalen inguruko xehetasun guztiak. Argazki galeriak atalean, bestalde, hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba