Errenteriak eta Oiartzunek jokatuko dute Herriarteko Txapelketaren palako finala, ostiralean

2018/06/07 | Lehiaketa

Larruzko paletaz eta pala motzaz lehiatuko dira; 19:00etan hasiko da jaialdia, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan

Errenteriak eta Oiartzunek jokatuko dute 2018ko Herriarteko Pala Txapelketaren finala. Ostiralean izango da jaialdia, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan, 19:00etatik aurrera:

 

 

 

 

Ekainak 8, ostirala, 19:00, Donostia-Altza
 

1. Larruzko paleta: ERRENTERIA / OIARTZUN

2. Pala motza: ERRENTERIA / OIARTZUN

 

 

 

Pilotari hauek osatzen dute Errenteriako taldea: Garikoitz Aizkorreta, Mikel Bengoetxea, Ibon Eskisabel, Gorka Etxarri, Unai Fernandes, Iñaki Garagarza, Ibai Izquierdo, Aitor Matxain, Yorel Martinez, Abel Pichel, Ruben Pichel eta Donibane Zangitu.

Eta ondorengoek Oiartzungoa: Oinatz Aizpuru, Orkatz Argote, Joseba Azpiroz, Iñigo Erkizia, Aitor Estefano, Juan Ezkerro, Jon Irigoien, Iñaki Juaristi, Aitor Leonet eta Iker Mujika.

 

 

 

Olaberria eta Lazkao gelditu dira finalaren atarian. Olaberriak 3-1 galdu zuen finalerdietan Errenteriaren aurka (joanekoan 2-0 galdu: 35-29, 40-34; eta itzulerakoan 1-1: 35-23, 30-40). Eta Lazkaok ere 1-3 galdu zuen, kasu honetan Oiartzunen kontra (joanekoan 0-2 galdu: 24-35, 39-40; eta itzulerakoan 1na berdindu: 35-27, 35-40).

 

 

 

Bai Errenteriak bai Oiartzunek Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 28 aldiz.

Errenteriak 5 ediziotan jantzi du txapela, lehendabiziko bostetan hain zuzen ere, 1991tik 1995era biak barne; eta beste 2tan txapeldunorde izan da: 1996an eta 2010ean. Oiartzunek 2 txapel ditu, 1996an eta 2001ean lortutakoak; eta beste 7 aldiz izan da txapeldunorde: 1995, 1997, 2002, 2004, 2007, 2009 eta 2011.

2010etik ez da finalera sailkatu Errenteria, eta Oiartzun 2011. urtetik.

 

 

 

Bi aldiz neurtu dituzte indarrak elkarren aurka finalean, Oiartzungo Madalensoron jokatutakoak biak: 1995ean eta 1996an. 1995ko hitzorduan Errenteriak irabazi zion Oiartzuni, 2-0. Eta 1996koan 1na berdindu zuten, baina aldeko tanto kopuruari esker Oiartzunek jantzi zuen txapela.

Ikusteko dago aurtengoa noren alde joango den. Zorte on denoi!

 

 

 

Herriarteko Pala Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Larruzko paleta eta pala motza atalean, esteka honetan klikatuz: https://bit.ly/2sLVqtC

 

 

 






Babesleak

Ir arriba