Txost 1, Txost 1 eta Behar Zana 1 taldeek irabazi dute Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa

2012/02/29 | Lehiaketa

Hurrenez hurren, infantil, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako lehietan gailendu dira

Txost 1 (infantiletan), Txost 1 (nagusien 2. mailan) eta Behar Zana 1 (nagusien 1. mailan) taldeek irabazi dute Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa. Hurrenez hurren, Zubieta, Behar Zana eta Zubieta 1 hartu zituzten mendean joan den larunbatean (2012-02-25) jokatu ziren finaletan, Zubietan.

 

 

 

Hona hemen jaialdia:

  

*Otsailak 25, larunbata, 16:30, Zubieta
 

1. Infantilak: TXOST 1 (Ondaro-Leonet)  35  /  Zubieta (Iruretagoiena-Azpiroz)  6

2. Nagusiak, 2. maila: TXOST 1 (Mitxelena-Zabala)  40  /  Behar Zana (Iraola-Nazabal)  18

3. Nagusiak, 1. maila: BEHAR ZANA 1 (Alejo-Sanchez)  40  /  Zubieta 1 (Aizpurua-Rezola)  26

 

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia... Argazki galeriak atalean, bestalde, finaletako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba