Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak, larunbatean, Zubietan
2012/02/22 | Lehiaketa
Infantil eta nagusi mailako pilotarien lehia izango da ikusgai, 16:30ean hasiko den jaialdian
![]() Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak jokatuko dira, larunbat honetan (2012-02-25), Zubietako pilotalekuan. 16:30ean hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik infantil mailako pilotariak lehiatuko dira, bigarren partidan nagusien 2. mailako pilotariek neurtuko dituzte indarrak, eta azken norgehiagokan nagusien 1. mailakoen txanda izango da.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
1. Infantilak: TXOST 1 (Ondaro-Leonet) / ZUBIETA (Bordagaray-Iruretagoiena-Azpiroz) 2. Nagusiak, 2. maila: TXOST 1 (Mitxelena-Zabala-Villaluce) / BEHAR ZANA (Iraola-Nazabal) 3. Nagusiak, 1. maila: BEHAR ZANA 1 (Alejo-Sanchez) / ZUBIETA 1 (Aizpurua-Rezola)
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia... |
|