Emakumea Pilotariko txapelak, Etxegia-Mendizabal eta Arriola-Ugalderentzat
2011/12/29 | Lehiaketa
Lehenek 17-30 irabazi zieten Redondo-Arozenari 1. mailako finalean, eta bigarrenek Tijero-Beldarrain hartu zituzten mendean 2. mailakoan, emaitza berarekin
![]() Etxegia-Mendizabal bikoteak (1. mailan) eta Arriola-Ugalde bikoak (2. mailan) irabazi dute Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa. Hernaniko pilotalekuan jokatu zituzten finalak, joan den ostiralean, abenduak 23. Jaialdiko lehen partidan, eta Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketaren baitan, gomazko paleta neska jubenilen finala jokatu zuten Hernani 1ek (Goikoetxea-Arrieta) eta Hernani 2k (Pagola-Huizi); lehenek irabazi zuten, 30-21.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
*Abenduak 23, ostirala, 19:00, Hernani 1. Gomazko paleta neskak, jubenilak (Gipuzkoako Txapelketa): HERNANI 1 (Goikoetxea-Arrieta) 30 / HERNANI 2 (Pagola-Huizi) 21 2. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): REDONDO-AROZENA 17 / ETXEGIA-Maider MENDIZABAL 30 3. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): TIJERO-BELDARRAIN 17 / ARRIOLA-UGALDE 30
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean, eta www.blogak.com/emakumeapilotari gunean. Eta Argazki galeriak atalean finaletako zein txapelketako hainbat irudi daude ikusgai dagoeneko. |
|