Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa (eskuz binaka). Izen-ematea zabalik
2011/11/23 | Izen-emateak
Zesta-puntaz aritzeko ere eman daiteke izena, Alebinen Gipuzkoako Txapelketan eta Infantilen Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan, hain zuzen ere
![]() 2. urteko alebinei eta infantilei zuzendutako hainbat izen-emate zabaldu berri dira. Batetik, dagoeneko izena eman daiteke eskuz binakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan. Bestetik, eta zesta-puntaz aritzeko kasu honetan, zabalik dira ere Alebinen Gipuzkoako Txapelketarako eta Infantilen Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketarako izen-emateak.
Bakoitzaren ezaugarriak zehaztuko ditugu ondorengo lerroetan:
GIPUZKOAKO ERRENDIMENDUKO TXAPELKETA (ESKUZ BINAKA)
- Aurreikusitako egutegia: urtarrilaren 15etik apirilaren 1era. - Izena emateko azken eguna: abenduaren 14a.
GIPUZKOAKO TXAPELKETA (ZESTA-PUNTA)
- Aurreikusitako egutegia: urtarriletik apirilera bitartean. - Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 11.
GIPUZKOAKO ERRENDIMENDUKO TXAPELKETA (ZESTA-PUNTA)
- Aurreikusitako egutegia: urtarriletik apirilera bitartean. - Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 11.
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak... Bertan egin ahal izango duzue, era berean, txapelketen jarraipena. |
|