Emakumeen gomazko paletako nagusien mailako finalak, igandean, Zarautzen
2011/10/19 | Lehiaketa
Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako bi final jokatuko dira asteburu honetan. Emakumeen gomazko paletako nagusien mailako finalak (1. eta 2. maila), hain zuzen ere. Igandean izango dira, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 11:00etatik aurrera. Hona hemen jaialdia:
*Urriak 23, igandea, 11:00, Zarautz-Aritzbatalde 1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: ALTZATARRA 2 (Bañales-Lendinez) / ORIO (Indo-Beldarrain) 2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: SU-BERRI 2 (Arozena-Mendizabal) / HERNANI 1 (Manzisidor-Semper)
Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak... |
|