Jokoan da Trinketeko Udazkena Saria
2011/09/29 | Lehiaketa
Sei talde ari dira lehian, nagusien mailan, eskuz binaka; finala azaroaren 27an izango da
Jokoan da Trinketeko Udazkena Saria. Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren aurretik jokatzen den lehia da, eta eskuz binaka aritzen dira parte-hartzaileak, guztiak ere nagusien mailakoak.
Aurtengo edizioan 6 dira izena emandako taldeak: Behar Zana, Loiolatarra 1, Loiolatarra 2, Loiolatarra 3, Mundarro eta Orio.
1. fasean, itzuli bateko ligaxka jokatu behar dute taldeek, multzo bakarrean. Azaroaren 6ra arte luzatuko da lehendabiziko fase hau.
Lehen postuan sailkatzen den taldeak finalerako zuzeneko txartela lortuko du, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu beharko dute. Azaroaren 20an izango da hauxe. Finala, berriz, azaroaren 27ko asteburuan jokatuko da.
Irungo Artaleku trinketak hartuko ditu txapelketako partida guztiak.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.
|
|