Bukatu da 2010-11 denboraldia
2011/07/07 | Lehiaketa
Amaitu da 2010-11 denboraldia. 2010eko abuztuan hasi zen, Enrique Abril Errebote Txapelketarekin. Eta 2011ko ekainaren 29an bukatu zen, Udaberri Sariko (eskuz banaka 4 t´erdian) azken finalarekin.
Webgune honetako Lehiaketa eta Berriak ataletan kontsulta ditzakezue denboraldiak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak, txapeldunak... Galeria-n ere ikus ditzakezue hainbat txapelketatako argazkiak.
Txapelketa ofizialen garaiak atseden hartuko du, beraz, pare bat hilabetez. Abuztuaren bukaeran ekingo zaio 2011-12 denboraldiari, Enrique Abril Txapelketarekin. Eta irailaren hasiera-erdialderako aurreikusten da Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketaren hasiera. Bitartean, oporraldi on! |
|