Andoainek irabazi du Herriarteko Pala Txapelketa
2011/06/16 | Lehiaketa
Bana berdindu zuen Oiartzunen aurka, baina aldeko tanto kopuruak eman dio garaipena
Andoainek irabazi du 2010-11ko Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Saria. Bana berdindu zuen Oiartzunen aurka, Deban jokatutako jaialdian, baina aldeko tanto kopuruari esker jantzi ahal izan du txapela. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Azken bi urtetako txapelei hirugarren hau gehitu dio, beraz, Andoainek. Oiartzunek bi ditu (1996 eta 2001). 2009ko finala errepikatuko da edizio honetan; eta, orduko hartan bezala, andoaindarrek irabazi dute.
|
|