Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, igandean, Villabonan
2011/06/10 | Lehiaketa
Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) eta Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa) izango dira aurrez aurre
![]() Eguraldi txarra zela medio, behin-behinean bertan behera utzi behar izan zen XLVII. Enrique Abril Errebote-Txapelketa-Kutxa Saria. Bada, hilabete batzuk geroago ekin zaio lehiaren azken txanpari. Eta asteburu honetan jokatuko da finala. Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) eta Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa) izango dira aurrez aurre. 11:30ean hasiko da jaialdia, Villabonako Errebote plazan. Aurretik, 10:00etan, Plazako Gipuzkoako Txapelketako jubenilen mailako finala jokatuko dute Txost eta Behar Zana 1 taldeek. Ondoren zehazten ditugu hitzorduak:
1. Plazako Gipuzkoako Txapelketako jubenilen mailako finala: TXOST / BEHAR ZANA 1
Euskal Herriko sei taldek hartu dute parte aurtengo Enrique Abril Txapelketan. Horietatik hiru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); beste bi Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze) eta Luzaz Gazte (Donibane Lohizune); eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. |
|