Emakumeen paletako teknifikazioan ere izen-ematea zabalik, ostirala arte

2024/09/17 | Ikastaroak

Ezker horman gomazko paletaz eta trinketan paleta argentinarrez eskainiko dira saioak, kadete kategoria eta goragoko pilotarientzat; hilaren 20a izango da izena emateko azken eguna, eta pilotariek federatu lizentzia izan beharko dute ezinbestean

Izen-emate gehiago dugu zabalik 2024-25 denboraldiko teknifikazio proiektuan: emakumeen paletako teknifikazioa, hain zuzen ere, bai ezker horman bai trinketan. Hilaren 20an, ostirala (13:00etan), itxiko da epea. Eta urrian ekingo diete saioei.

 

 

 

Gomazko paletako (ezker horman) teknifikazio saioak Iruran eta Urnietan egitea aurreikusten da, astearte arratsaldetan.

Irurakoak Jon Juanesek zuzenduko ditu eta Urnietakoak Maider Mendizabalek.

Kadete kategoria eta goragoko pilotarien izenak eman ahal izango dituzte klubek, jasotako inprimakien bidez. Pilotariek federatu lizentzia izan beharko dute ezinbestean.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) erabakiko du pilotari bakoitza zein egoitzetan ariko den, izen-ematea aztertu ondoren.

 

 

Paleta argentinarreko (trinketa) teknifikazio saioak, bestalde, Iruran aurreikusten dira, astelehen iluntzetan.

Maider Mendizabal izango da teknikaria.

Kasu honetan ere kadete kategoria eta gorako pilotarien izenak eman ahal izango dituzte klubek, eta derrigorrezkoa izango da pilotari horiek federatu lizentzia izatea.

Gainera, paleta argentinarrean gero eta gutxiago jokatzen dela ikusirik, jokamoldea ezagutzeko eta praktikatzeko saio batzuk antolatzeko asmoa du federazioak. Interesa duten pilotarien izenekin ere, jasotako inprimakia bete eta hilaren 20rako bidali beharko dute klubek. Izena ematen dutenekin harremanetan jarriko gara saioak noiz eta non antolatuko diren adosteko.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba