Huegun eta Lizaso, buruz buruko txapeldunak Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan

2024/03/25 | Lehiaketa

Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketako buruz buruzko finalak jokatu dituzte, Oņatin: Iraitz Huegunek irabazi du adimen urritasun kategorian, Eneko Sagarmendiren aurka; eta Beņat Lizasok gurpil aulkiko kategoriakoa, Asier Navaridasen kontra

Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak jokatu zituzten, larunbatean, Oñatiko Zubikoan; eta Iraitz Huegunek eta Beñat Lizasok jantzi zituzten txapelak. Hain zuzen, adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketako finala irabazi zuen Iraitz Huegunek (Mindara), Eneko Sagarmendiren (Mindara) aurka. Eta gurpil aulkiko gomazko paleta txapelketako lehia irabazi zuen Beñat Lizasok (Kemen), Asier Navaridasen (Kemen) kontra.

 

 

Finalez gain, beste hainbat lehia ikusteko aukera izan zen: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketako buruz buruko hiru norgehiagoka, eta gurpil aulkiko gomazko paleta txapelketako beste bi, azken hauek binaka. Ondorengo lerroetan jaso ditugu jaialdiaren emaitza guztiak:

 

Martxoak 23, larunbata, 10:00, Oñati-Zubikoa


1. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. Jardunaldia:
Hodei Asteasu (Mindara) 4
Jon Alzuguren (Mindara) 15

2. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka. Jardunaldia:
Joseba Lasa-Beñat Lizaso (Kemen) 15
Leire Troitiño-Asier Navaridas (Kemen) 14

3. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. Jardunaldia:
Hodei Asteasu (Mindara) 5
Mikel Vega (Mindara) 15

4. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka. Jardunaldia:
Joseba Lasa-Beñat Lizaso (Kemen) 11
Leire Troitiño-Asier Navaridas (Kemen) 15

5. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. Jardunaldia:
Jon Alzuguren (Mindara) 7
Mikel Vega (Mindara) 15

6. GOMAZKO PALETA (GURPIL AULKIAN), BANAKA. FINALA:
Beñat Lizaso (Kemen) 15
Asier Navaridas (Kemen) 7

7. TENISEKO PALETA (ADIMEN URRITASUNA), BANAKA. FINALA:
Iraitz Huegun (Mindara) 15
Eneko Sagarmendi (Mindara) 13

 

 

Banako lehia bukatuta, binakakoarekin aurrera jarraituko dute pilotariek Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan. Apirilaren 13an Azkoitian dute hitzordua, eta apirilaren 20an Seguran lehiatuko dira. Binakako finalak Donostian izango dira, maiatzaren 18an.

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF).

 

 

 














Babesleak

Ir arriba