Udaberri Sariko lehendabiziko finalak, asteburuan, Astigarragan eta Deban
2024/03/07 | Lehiaketa
Gomazko paletako jubenil eta nagusi kategorietako lehiak jokatuko dituzte Astigarragan, larunbat goizean; eta emakumeen gomazko paletako finala eta larruzko paletakoa Deban, igande goizean
![]() Udaberri Sariko lehendabiziko finalak ikusteko aukera izango da, asteburuan. Hain zuzen ere, gomazko paletako eta larruzko paletako lehiak jokatuko dituzte: larunbat goizean, Astigarragan, gomazko paletako jubenil eta nagusi kategorietako finalak izango dira; eta igande goizean, Deban, emakumeen gomazko paletakoa eta larruzko paletakoa. Ondorengo lerroetan dituzue bi jaialdien xehetasunak:
Martxoak 9, larunbata, 10:00, Astigarraga-Udalekoa
2. Gomazko paleta, nagusiak 2. maila:
3. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
Martxoak 10, igandea, 11:00, Deba-Aldats
2. Larruzko paleta, nagusiak:
Eskuz binakako lehia ere azken fasean sartuta dago bete-betean; martxoaren 24ko jardunaldian izango dira finalak.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia. |
|