Eskola adineko neska pilotarien eskuzko bosgarren topaketa, igandean, Donostian

2024/02/22 | Topaketak eta ospakizunak

Benjamin, alebin eta infantil kategorietako 40 bat pilotari elkartuko dira, goizean, Atano III.a pilotalekuan

Benjamin, alebin eta infantil kategorietako neska pilotariei zuzendutako eskuzko bosgarren topaketa antolatu dugu, asteburuan (urriaren 22an izan zuten lehendabizikoa, Villabonan; azaroaren 19an bigarrena, Zaldibian; abenduaren 17an hirugarrena, Donostian; eta urtarrilaren 28an laugarrena, Besainen). Donostiako Atano III.a izango da oraingoan topalekua, igande goizean.

 

 

Berriz ere talde polita elkartzea lortu dugu, 41 pilotarik eman baitu izena bosgarren topaketa honetarako.

 

 

09:30ean hasiko dira saioak09:30etik 10:30era errendimenduko infantilak ariko dira (8 pilotari); 10:30etik 11:30era parte-hartzeko benjaminen txanda izango da (14 pilotari); 11:30etik 12:30era parte-hartzeko alebinen eta infantilen saioa izango da (13 pilotari); eta 12:30etik 13:30era errendimenduko alebinena (beste 6 pilotari).

 

 

Hainbat klubetako neska pilotariek hartuko dute parte, besteak beste: Abantzu (Zestoa), Albiztur, Alde Zaharra (Donostia), Aloña Mendi (Oñati), Ataun, Azkoitia, Behar Zana (Amasa-Villabona), Bergara, Eple (Errenteria), Gaztelupe (Zaldibia), Ilunpe (Azpeitia), Intxurre (Alegia), Intza (Lasarte-Oria), Lagunak (Elgoibar), Lapke (Lazkao), Mundarro (Astigarraga), Murumendi (Beasain), Oiarpe (Oiartzun), Pagazpe (Usurbil) eta Ziotza (Zizurkil).

 

 

Aurreko topaketen ildotik joango da igandekoa ere: jolasak, dinamikak, partidatxoak... egingo dituzte.

Pilota goxoak erabiliko dituzte, eta federazioak jarriko ditu.

Eta ez dago zuriz jantzita joan beharrik.

 

 

Ondo pasa!

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba