Eskola Kiroleko eta Errendimenduko hainbat txapelketa hasiko dira jardunaldi honetan
2024/01/11 | Lehiaketa
Errendimenduko lehia hauek hasiko dira: Gipuzkoako Txapelketa eskuz binaka, Gipuzkoako Txapelketa paletaz, Udaberri Saria paletaz eta Gipuzkoako Txapelketa zesta-puntaz, eta Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa zesta-puntaz; gainera, larunbatean Eskola Kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketako alebinen finalerdiak izango dira ikusgai; eta Eskola Kiroleko Gipuzkoako Eskuzko Txapelketako bigarren faseari ekingo diote, urtarrilaren 27ko asteburuan
![]() Urte berriarekin batera txapelketa ugari ere hasiko dira, eta horien artean daude pilotari gaztetxoenei zuzendutakoak. Hain zuzen ere, asteburuan hasiko dira Errendimenduko hainbat lehia: Gipuzkoako Txapelketa eskuz binaka, Gipuzkoako Txapelketa paletaz (ikus pilotarekin), Udaberri Saria paletaz (molle-pelle pilotarekin) eta Gipuzkoako Txapelketa zesta-puntaz. Parte-hartzeko bati ere ekingo diote jardunaldi honetan: Gipuzkoako Txapelketa zesta-puntaz. Gainera, parte-hartzeko ibilibideari dagokionez, Gipuzkoako paleta txapelketako (molle-pelle pilotarekin) alebinen finalerdiak izango dira ikusgai, larunbatean; eta eskuzko txapelketan bigarren faseari ekingo diote urtarrilaren 28ko jardunaldian.
Ondorengo lerroetan bildu ditugu lehia hauei guztiei buruzko xehetasunak:
ERRENDIMENDUKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA (ESKUZ BINAKA)
ERRENDIMENDUKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA (PALETA, IKUS)
ERRENDIMENDUKO UDABERRI SARIA (PALETA, MOELLE-PELLE)
ERRENDIMENDUKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA (ZESTA-PUNTA)
ESKOLA KIROLEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA (ZESTA-PUNTA)
Bestetik, eta esan bezala, txapelketa hauen hasieraz gain, Eskola Kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketaren (alebinak, molle-pelle pilotarekin) finalerdiak izango dira larunbat honetan, Donostia-Igeldon. Hauxe izango da jaialdia:
Urtarrilak 13, larunbata, 16:00, Donostia-Igeldo
1. Paleta alebinak, finalerdia:
2. Paleta alebinak, finalerdia:
Azkenik, Eskola Kiroleko Gipuzkoako Eskuzko Txapelketan, bigarren faseari ekingo diote, urtarrilaren 27ko asteburuan.
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua eta Lehiaketa Eskolartekoa ataletan aurkitu daiteke txapelketa hauei buruzko informazio guztia. |
|