Eskola adineko neska pilotarien hirugarren topaketa, igandean, Donostian

2023/12/15 | Topaketak eta ospakizunak

Benjamin, alebin eta infantil kategorietako 40 bat pilotari elkartuko dira, Atano III.a pilotalekuan; leku berean jokatuko da, lehendabiziko aldiz, Emakumeen Eskuz Banakako Gabonetako Txapelketa Azkarra, urtarrilaren 2tik 5era, eta dagoeneko eman daiteke izena

Eskola adineko neska pilotariek elkartzeko aukera izango dute berriz ere, asteburuan, haiei zuzendutako eskuzko hirugarren topaketa egingo baitugu, igande goizean (2023-12-17), Donostiako Atano III.a pilotalekuan (urriaren 22an izan zuten lehendabiziko topaketa, Villabonan, eta azaroaren 19an bigarrena, Zaldibian).

 

 

Eskuz aritzen diren benjamin, alebin eta infantil kategorietako 40 bat pilotarik eman du izena hitzordurako.

 

 

09:30ean hasiko dira saioak09:30etik 10:30era parte-hartzeko ibilbideko alebinak eta infantilak ariko dira10:30etik 11:30era parte-hartzeko benjaminen txanda izango da; 11:30etik 12:30era errendimenduko infantilen saioa izango da; eta 12:30etik 13:30era errendimenduko alebinak bilduko dira.

 

 

Hainbat klubetako neska pilotariek hartuko dute parte, besteak beste: Abantzu (Zestoa), Albiztur, Aloña Mendi (Oñati), Bergara, Eple (Errenteria), Gaztelupe (Zaldibia), Ilunpe (Azpeitia), Intxurre (Alegia), Lagunak (Elgoibar), Lapke (Lazkao), Mundarro (Astigarraga), Murumendi (Beasain), Oiarpe (Oiartzun), Pagazpe (Usurbil), Tolosa eta Ziotza (Zizurkil).

 

 

Aurreko topaketen ildotik joango da igandekoa ere: jolasak, dinamikak, partidatxoak... egingo dituzte.

Pilota goxoak erabiliko dituzte, eta federazioak jarriko ditu.

Eta ez da zuriz jantzita joan beharrik izango.

 

 

 

 

Bestetik, aurten estreinakoz, Emakumeen Eskuz Banakako Gabonetako Txapelketa Azkarra antolatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Parte-hartzeko zein Errendimenduko Ibilbideetako benjamin, alebin eta infantil kategorietako neska pilotariei dago zuzenduta deialdia, eta dagoeneko eman daiteke izena.

 

2024ko urtarrilaren 2tik 5era jokatuko da txapelketa berria, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Ordutegiak (goizez) eta joko sistemak izen-ematearen arabera zehaztuko diren arren, hainbat irizpide finkatuta daude dagoeneko. Esaterako, urtarrilaren 2an, asteartea, parte-hartzeko alebinen eta infantilen ligaxka aurreikusten da. Urtarrilaren 3an, asteazkena, errendimenduko alebinek eta infantilek jokatuko dute ligaxka. Urriaren 4an, osteguna, parte-hartzeko benjaminen txanda izango da; ligaxka, finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte. Azkenik, urtarrilaren 5ean, ostirala, parte-hartzeko eta errendimenduko alebinak eta infantilak daude deituta; finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte.

 

Parte-hartzeko benjaminek, alebinek eta infantilek pilota goxoarekin jokatuko dute, eta errendimenduko alebinek eta infantilek goxo pisudunarekin.

 

Esan bezala, zabalik da izen-ematea, bakoitzak bere klubaren bitartez. Abenduaren 20a, asteazkena, izango da izena emateko azken eguna.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba