Hernani eta Beotibar klubentzat emakumeen gomazko paletako txapelak Gipuzkoakoan

2023/11/27 | Lehiaketa

Galdos-Otxoa bikotearen Hernani 2 taldeak irabazi du nagusien 1. mailako finala, eta Aranburu-Lopetegi bikoaren Beotibar 1ek nagusien 2. mailakoa; bestetik, Gure Txeru taldea (Aiestaran-Esnal) gailendu da eskuz binaka kadeteen 3. mailako finalean, Ilunperen kontra (Elustondo-Mendizabal)

Hernani eta Beotibar klubentzat izan dira emakumeen gomazko paletako txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Galdos-Otxoa bikotearen Hernani 2 taldeak irabazi du, hain zuzen ere, nagusien 1. mailako finala, bere klubeko Hernani 1 taldearen kontra (Eizmendi-Macicior). Eta Tolosako Beotibar 1 taldea (Aranburu-Lopetegi) Hernani 2 (Iriondo-Tolaretxipi) baina gehiago izan da nagusien 2. mailako finalean.

Bestetik, Getariako Gure Txeru (Aiestaran-Esnal) nagusitu da eskuz binaka kadeteen 3. mailako finalean, Azpeitiko Ilunpe taldearen kontra (Elustondo-Mendizabal). 

Hauexek izan dira emaitza guztiak:

 

 

Azaroak 25, larunbata, 11:00, Getaria-Sahatsaga


1. Eskuz binaka, kadeteak 3. maila:
GURE TXERU (Aritz Aiestaran-Enaitz Esnal) 22
ILUNPE (Ibai Elustondo-Markel Mendizabal) 18

 

Azaroak 26, igandea, 10:00, Tolosa-Beotibar
 

1. Gomazko paleta emakumeak, nagusiak 2. maila:
HERNANI 2 (Maddi Iriondo-Joana Tolaretxipi) 18
BEOTIBAR 1 (Uxue Aranburu-Itziar Lopetegi) 30

2. Gomazko paleta emakumeak, nagusiak 1. maila:
HERNANI 2 (Leire Galdos-Naroa Otxoa) 30
HERNANI 1 (Garazi Eizmendi-Enara Macicior) 20

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka-Kadeteak 3. maila eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-Neska nagusiak ataletan aurki daiteke espezialitate hauetako txapelketei buruzko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan finaletako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba