Eskuz binakako mailarik goreneko txapela jantzi dute berriz ere Lapke klubeko pilotariek
2023/11/14 | Lehiaketa
Iazko garaipena errepikatuz, eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako finala irabazi du Senar-Garmendia bikoteak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; klub berak irabazi ditu kadeteen 1. mailako eta nagusien 2. mailako finalak ere; eta Intxurrek jubenilen 1. mailako eta nagusien 1. mailako lehiak
Iazko garaipena errepikatuz, Lapke klubak (Lazkao) lortu du berriz ere eskuz binakako mailarik goreneko txapela Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, eskuz binakako nagusien Ohorezko mailako finala irabazi du Senar-Garmendia bikoteak, Tolosako Beotibar pilotalekuan, Soraluzeko Balerdi-Murua bikoaren aurka. Eskuz binakako beste bi final izan ziren ikusgai jaialdi berean. Batetik, nagusien 1. mailako finala jokatu zuten Intxurre (Alegia) eta Tolosa 1 taldeek, eta Intxurreko Irazustabarrena-Labaka nagusitu zitzaien Tolosako Amiano-Albenizi. Eta, bestetik, jubenilen 1. mailako lehia: Intxurreko Iturrioz-Muruak irabazi zuten, Oiarpe 1eko (Oiartzun) Olaiz-Leonet bikoaren kontra. Eskuz binakako kadeteen 1. mailako eta nagusien 2. mailako finalak ere jokatu dituzte asteburuan, hauek Azkoitian. Alberdi-Elolaren Lapke 1ek irabazi du kadetetan, Izagirre-Lopezen Ataun taldearen aurka. Eta Ibarluzea-Telleriaren Lapke 3k, berriz, nagusietan, Oteiza-Juaristiren Azkoitia 3 taldearen kontra. Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Azaroak 11, larunbata, 10:30, Tolosa-Beotibar
1. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
2. Eskuz binaka jubenilak, 1.maila:
3. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
Azaroak 11, larunbata, 16:30, Azkoitia-Gurea
1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
2. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka atalean. Finalen irudiak ere ikusgai daude Argazki galeriak txokoan.
Eskuz binakako lehia hauek amaituta (kadeteen 2. eta 3 mailakoek, jubenilen 2. mailakoek eta nagusien 3. mailakoek oraindik lehian jarraitzen dute), eskuz banakako partidei ekingo diete Gipuzkoako pilotariek asteburuan (2023-11-19). 86 lagunek eman du izena kadetetan (21 1. mailan eta 65 2. mailan), 61 jubeniletan (24 1. mailan eta 37 2. mailan) eta 67 nagusietan (29 1. mailan eta 38 2. mailan). Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, abenduaren 3ko asteburura bitarte. Abenduaren 25eko eta 31ko jardunaldietan jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak abenduaren 31ko asteburuan eta 2024ko urtarrilaren 7koan izango dira ikusgai, oraindik erabakitzeko dauden egoitzetan. Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka atalean kontsulta daiteke eskuz banakako lehiaren inguruko informazio guztia. |
|