Gipuzkoak agur esan dio Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketari
2023/10/11 | Lehiaketa
Gipuzkoa 1 eta Gipuzkoa 2 taldeek finalerdiak galdu dituzte Bizkaia 1en eta Bizkaia 2ren aurka, hurrenez hurren, eta beraz, finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu dira
[EGUNERATZEA, 2023-10-23]
Gipuzkoa 1 izan da hirugarren Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketan, eta Gipuzkoa 2 sailkatu da laugarren postuan. Honela bukatu da bi taldeen arteko aurrez aurrekoa:
Gipuzkoa 1 7
Bizkaia 1 taldeak irabazi du finala Bizkaia 2ren kontra, 6-5eko emaitzarekin.
Honela gelditu da, beraz, sailkapena:
Informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org
_______________________________________________________________________________________
[EGUNERATZEA, 2023-10-17]
Bote Luzeko VIII. Euskal Herriko Txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatuko dute Gipuzkoa 1 eta Gipuzkoa 2 taldeek, finalaren aurretik. Larunbatean izango da aurrez aurrekoa, Getxoko (Bizkaia) Biotz Alai plazan, 16:00etan hasita. Eta ondoren jokatuko dute finala Bizkaia 1 eta Bizkaia 2 taldeek. Eguraldi txarra egingo balu, bertan behera geldituko litzateke hitzordua. Informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org
_______________________________________________________________________________________
Gipuzkoak agur esan dio Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketari. Bai Gipuzkoa 1ek bai Gipuzkoa 2k finalerdiak galdu dituzte Bizkaia 1 eta Bizkaia 2 taldeen aurka, hurrenez hurren. Eta, beraz, finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu dira biak ala biak.
Oiartzungo Beheko plazan jokatu zituzten finalerdiak, pasa den jardunadian. Gipuzkoa 2k 4-8 galdu zuen Bizkaia 2 taldearen aurkako aurrez aurrekoa, ostiralean. Eta Gipuzkoa 1ek ere ezin izan zuen Bizkaia 1 mendean hartu igandean, eta 3-5 galdu zuen. Hortaz, bizkaitarren arteko finala izango da zortzigarren ediziokoa. Hilaren 21ean jokatuko dute finala Bizkaia 2 eta Bizkaia 1 taldeek, Getxon.
Edizio batekoa izan ezik, orain arteko final guztiak zituen jokatuta Gipuzkoak, nahiz eta txapelik ezin izan duen oraindik lortu. Edizio guztietako finalak laburbildu ditugu koadro honetan:
Pilotari hauek osatu dute Gipuzkoa 1 taldea: Iñaki Esnal Aizpurua, Iraitz Irazu Eizagirre, Xuban Irazu Eizagirre, Andoni Urbieta Etxeberria, Ibai Urbieta Etxeberria, Jon Urbieta Otaegi eta Xabier Urbieta Otaegi. Eta ondorengoek Gipuzkoa 2: Julen Chiapuso Nosellas, Xuban Goñi Del Rio, Axel Lasa Gelbentzu, Mikel Leonet Arozena, Manex Olaiz Etxeberria, Xabat Olaiz Etxeberria eta Iñigo Ugalde Muguruza.
Euskal Herriko 8 talde lehiatu dira aurtengo txapelketan, bi multzotan banatuta: Gipuzkoa 1, Bizkaia 2, Iparralde 1-Itsasu (Lapurdi) eta Iparralde 3-Senpere (Lapurdi) A multzoan; eta Gipuzkoa 2, Bizkaia 1, Iparralde 2-Milafranga (Lapurdi) eta Iparralde 4-Amikuze (Nafarroa Beherea) B multzoan.
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago. Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi bat pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.
Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org, eta gure webguneko Lehiaketa-Selekzioa-Bote Luzea atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago. Eta gure webguneko Argazki galeriak txokoan finalerdietako hainbat irudi daude ikusgai. |
||||||||||||||||||||||||||||||||