Bere lehen txapela jantzi du Astigarragak Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketan

2023/06/30 | Lehiaketa

Mutriku hartu du mendean finalean; bi herriek estreinakoz jokatu dute txapelketako finala

Bere lehendabiziko txapela jantzi du Astigarragak Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketan, finalean Mutriku mendean hartuta (3-0). Finalera iristen ziren lehendabiziko aldia zen bi herrientzat, eta azkenean astigartarrek lortu dute beraien herria txapeldunen zerrendan kokatzea (Astigarragak txapel 1 du irabazita eskuzko lehian, eta Mutrikuk 7 zesta-puntaz; baina, esan bezala, estreinakoz jokatu dute finala gomazko paletako txapelketan).

 

 

Hauek jaialdiaren xehetasunak:


 

Ekainak 25, igandea, 11:00, Azkoitia-Gurea

 

ASTIGARRAGA 3 / MUTRIKU 0. ASTIGARRAGA TXAPELDUN


1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan:
ASTIGARRAGA (Asier Salaberria) 20
MUTRIKU (Igor Elezgarai) 15

2. Gomazko paleta, binaka:
ASTIGARRAGA (Mikel Txoperena-Beñat Zubiarrain) 20
MUTRIKU (Andoni Olano-Ion Agirrebeña) 17

3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
ASTIGARRAGA (Ganix Urdangarin) 20
MUTRIKU (Patxi Josu Zubizarreta) 7

 

 

 

Pilotari hauek ordezkatu dute Astigarraga txapelketa honetan: Axier Luluaga, Asier Salaberria, Mikel Txoperena, Ganix Urdangarin eta Beñat Zubiarrain.

Eta ondorengoek Mutriku: Ion Agirrebeña, Igor Elezgarai, Xabier Garalde, Joxe Miguel Gutierrez, Fermin Landa, Jose Mari Manzisidor, Andoni Olano, Aito Santiago eta Patxi Josu Zubizarreta.

 

 

 

Esan bezala, finalista berriak izan ditu aurtengo gomazko paletako lehiak. Astigarragak edizio guztietan hartu du parte, hau da, 5 aldiz, eta 2023koan iritsi da finalera. Mutrikuk, bere aldetik, txapelketaren 4 ediziotan jokatu du, eta lehen finala izan du aurtengoa.

 

 

 

Palmaresari dagokienean, hain justu, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Atzetik dira Donostia eta aurtengoarekin Astigarraga, txapel 1ekin (beste 2tan izan da txapeldunorde Donostia, eta sekula ez Astigarraga). Eta ondoren ageri dira Azpeitia, Tolosa eta aurtengo edizioarekin Mutriku: ez dute txapelik, baina hirurak behin izan dira azpitxapeldun.

 

 

 

14 herri lehiatu dira aurten gomazko paletaz: 
 

  1. Andoain
  2. Anoeta
  3. Astigarraga
  4. Azkoitia
  5. Deba
  6. Donostia
  7. Hernani
  8. Mutriku
  9. Oiartzun
  10. Tolosa
  11. Zarautz
  12. Zestoa
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

 

 

 

Rural Kutxak babestu du 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

 

 

 

Txapelketaren xehetasun guztiak ikusgai daude gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Gomazko paleta atalean. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bildu ditugu.

 

Astigarraga txapeldun Mutriku txapeldunorde

 

 














Babesleak

Ir arriba