Berezkoen Txapelketako finalak eta Udaberriko Errendimendukoak ikusgai, ostiral eta larunbatean
2023/06/15 | Lehiaketa
Ostiralean jokatuko dituzte Errendimenduko Udaberri Txapelketako finalak (eskuz binaka), Alegian eta Orion; eta larunbatean Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketakoak (buruz buru), Villabonan
Errendimenduko ibilbideko (2. urteko alebinak eta infantilak) denboraldiko azken txapelketak ere bukatzear dira. Hain zuzen ere, jardunaldi honetan jokatuko dituzte finalak Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan (eskuz banaka) eta Udaberriko Errendimenduko Txapelketan (eskuz binaka). Azken hauek ostiralean izango dira, Alegian eta Orion; eta Berezkoen txapelketakoak larunbatean, Villabonan.
Hauexek Udaberriko Errendimenduko Txapelketako finalak (eskuz binaka):
Ekainak 16, ostirala, 18:30, Alegia-Elorri
1. Eskuz binaka alebinak, 2. maila:
2. Eskuz binaka infantilak, 3. maila:
3. Eskuz binaka infantilak, 2. maila:
Ekainak 16,ostirala, 19:00, Orio-Udalekoa
2. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
Eta honakoak Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketakoak (eskuz bakaka):
Ekainak 17, larunbata, 16:00, Villabona-Bear Zana
1. 2. urteko alebinak:
2. Infantilak:
Ataungo Xabat Labaka eta Lapke klubeko Imanol Arrieta gelditu dira finalaren atarian alebinetan; 16-5 galdu zuen Labakak Behar Zanako Eizagirreren aurka, eta 16-4 Arrietak Behar Zanako Iraolaren kontra. Infantiletan, berriz, Lapkeko Jurgi Landak eta Ilunpeko Ioritz Arsuagak ez dute lortu finalera sailkatzea, Hernaniko Osesen eta Azkoitiko Etxanizen kontra 18-9 eta 18-11 galduta, hurrenez hurren.
2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2023ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako 12k; buruz buru jokatu dute:
2. urteko alebinak
Infantilak
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Eskuz binaka eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Berezkoak (eskuz) ataletan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazio guztia. |
|