Finalerdiei ekingo diete, asteburuan, Herriarteko Pala Txapelketan

2023/05/24 | Lehiaketa

Deba eta Errenteria alde batetik eta Donostia eta Oiartzun bestetik lehiatuko dira, finala jomuga; eskuz, final-laurdenekin hasteko sailkatu dira Ataun, Altzo, Oiartzun, Azkoitia, Zestoa, Andoain, Azpeitia eta Amezketa; gomazko paletako lehian, Azkoitia, Donostia, Zumarraga, Astigarraga, Anoeta, Mutriku, Zestoa eta Hernani; eta zesta-puntaz ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatuko dute

Finalerdiei ekingo diete, asteburuan, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako palako lehian. Eskuz eta gomazko paletaz, berriz, final-laurdenak hasiko dira. Eta zesta-puntaz ligaxkako hirugarren jardunaldia izango da ikusgai.

Larruzko paletaz eta pala motzez, esan bezala, finalerdien joaneko jaialdiak jokatuko dituzte jardunaldi honetan: Deba eta Errenteria izango dira aurrez aurre batetik, eta Donostia eta Oiartzun bestetik.

Eskuz, bestalde, final-laurdenei ekingo diete: Ataun, Altzo, Oiartzun, Azkoitia, Zestoa, Andoain, Azpeitia eta Amezketa sailkatu dira.

Gomazko paletaz ere fase horretako lehiak hasiko dira, eta herri hauek lortu dute sailkatzea: Azkoitiak, Donostiak, Zumarragak, Astigarragak, Anoetak, Mutrikuk, Zestoak eta Hernanik.

Zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatuko dute Zumaiak eta Mutrikuk, eta atseden izango du Hondarribiak.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:

 

MAIATZAK 26, OSTIRALA

 

- 18:30, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / HERNANI (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

- 18:30, Amezketa-Larrunarri: AZPEITIA / AMEZKETA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

- 19:15, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / MUTRIKU (zesta-punta, ligaxka, 3. jardunaldia)

- 20:00, Deba-Aldats: DEBA / ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, joanekoa)

- 20:00, Anoeta-Alkartasuna: ANOETA / MUTRIKU (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

- 20:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / DONOSTIA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

- 21:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / AZKOITIA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

- 21:00, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA / ASTIGARRAGA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)

 

MAIATZAK 27, LARUNBATA
 

- 18:00, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / ANDOAIN (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

- 18:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / ALTZO (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

 

MAIATZAK 28, IGANDEA


- 10:00, Donostia-Altza: DONOSTIA / OIARTZUN (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, joanekoa)

 

 

 

Aurtengo edizioan, 17 herrik eman zuen izena eskuko lehian, 7 ari dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 41 herri eta 417 pilotari elkartuko ditu txapelketak210 eskuz, 62 palaz, 104 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz.

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Ataun
  6. Azkoitia
  7. Azpeitia
  8. Bergara
  9. Hernani
  10. Idiazabal
  11. Larraul
  12. Oiartzun
  13. Oñati
  14. Tolosa
  15. Zaldibia
  16. Zestoa
  17. Zumarraga

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Oiartzun
  7. Ordizia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Andoain
  2. Anoeta
  3. Astigarraga
  4. Azkoitia
  5. Deba
  6. Donostia
  7. Hernani
  8. Mutriku
  9. Oiartzun
  10. Tolosa
  11. Zarautz
  12. Zestoa
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

Eskuz, iazko herri kopuru bera izango da, 17, baina aldaketak izan dira izen-ematean: Alegia, Amasa-Villabona, Aretxabaleta eta Lasarte-Oria ez dira izangobaina Aduna, Altzo, Larraul eta Zumarraga batu dira zerrendara. Aipatu beharra dago, gainera, Larraul herriak lehendabiziko aldiz hartuko duela parte txapelketa honetan

Palako lehian, 7 herri izango dira, aurrekoan baino bi gutxiago: Olaberria (azken unean) eta Tolosa dira baja; eta ez dago talde berririk.

Gomazko paletaz, herri bat gutxiago lehiatuko da, 14: aurten ez dute jokatuko Aiak, Errenteriak eta Soraluzek; eta bai, ordea, Debak eta Zumaiak.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioko berberak.

 

 

 

Finalei dagokienean, lehendabizikoa larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 11ko asteburuan. Eta eskuzkoa, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa ekainaren 25eko jardunaldian jokatuko dituzte: eskuzkoa larunbatean, ekainak 24, Donostiako Atano III.ean; eta beste biak, palakoa bezala, oraindik zehazteko dauden egun eta egoitzetan.

 

 

 

Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak eta Andoainek dituzte txapel gehien, 7 (6na aldiz izan dira txapeldunorde); Errenteria eta Olaberria dira atzetik, 6na txapelekin (4 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak, eta 2tan olaberriatarrak). Errenteriak irabazi zuen aurreko edizioan, eta Andoain izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 7 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik da Donostia, txapel batekin (beste 2tan txapeldunorde). Ondoren ageri dira Azpeitia eta Tolosa; biak izan dira behin azpitxapeldun. 2022eko edizioan Azkoitiak jantzi zuen txapela, eta Donostia izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Rural Kutxa da 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babeslea.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: Eple eta Beloki klubak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba