Lehia gehiago jokoan Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, bai ezker horman bai trinketan

2023/05/11 | Lehiaketa

Ezker Horman, palako lehiaz gain, bi berri hasiko dira asteburuan: gomazko paleta emakumeak banaka 5 terdiaren barruan eta gomazko paleta eta larruzko paleta elkartzen dituen jubenilen taldekako lehia; trinketan, larruzko paletako txapelketa hasiko da

Lehia gehiagori ekingo diote, asteburuan (2023-05-14), Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, bai ezker horman bai trinketan. Ezker hormako lehian, lehendabiziko aldiz jokatuko diren bi txapelketa hasiko dira, gainera: gomazko paleta emakumeak banaka 5 t'erdiaren barruan, eta gomazko paleta eta larruzko paleta elkartzen dituen jubenilen taldekako lehia; bi hauekin batera, palako lehia ere jarriko da martxan. Trinketeko txapelketan, bestalde, larruko paletaz lehiatzen hasiko dira pilotariak.

 

 

 

Ondorengo lerroetan dituzue lehia hauen guztien xehetasunak:

 

 

EZKER HORMAKO KLUBEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA. GOMAZKO PALETA EMAKUMEAK BANAKA 5 1/2AN
 

  • Hasiera, maiatzaren 14ko asteburuan
  • Estreinakoz jokatuko da denboaldi honetan
  • Jubenil (1. eta 2. maila) eta nagusi (1. eta 2. maila) kategorietako emakumeak lehiatuko dira: 3 pilotarik eman du izena jubenilen 1. mailan, 4 ariko dira jubenilen 2. mailan, beste 4 nagusien 1. mailan eta 11 pilotari nagusien 2. mailan
  • Gomazko paletaz ariko dira, bost t'erdiaren barruan, banaka
  • Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, maiatzaren 28ko jardunaldira bitartean
  • Ekainaren 18ko asteburuan izango da finala

 

 

EZKER HORMAKO KLUBEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA. GOMAZKO PALETA ETA LARRUZKO PALETA TALDEKAKO LEHIA
 

  • Hasiera, maiatzaren 14ko asteburuan
  • Txapelketa hau jokatuko den lehendabiziko aldia da
  • Jubenil kategoriako pilotariak lehiatuko dira: 4 taldek eman du izena (4 pilotari talde bakoitzean)
  • Taldeka hartuko dute parte, eta talde bakoitza bi bikotez osatuta dago: bat gomazko paletako lehiarako eta bestea larruzko paletako lehiarako. Bi partida jokatuko dituzte, beraz, beste taldearen aurka (gomazko paletako bikotea gomazko paletako bikote aurkariaren kontra, eta gauza bera larruzko paletako bikoteekin); eta lehia irabazitzat emateko bi partida irabazi beharko dira
  • Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, maiatzaren 28ko jardunaldira bitartean
  • Partidak igandetan izango dira, 10:00etan; jardunaldi bakoitza egoitza batean: maiatzaren 14koa Ordizian, 21ekoa Donostia-Altzan eta 28koa Oiartzunen
  • Ekainaren 11n izango da finala

 

 

EZKER HORMAKO KLUBEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA. PALA
 

  • Hasiera, maiatzaren 14ko asteburuan
  • Nagusietan, binaka. 6taldek eman du izena
  • Itzuli bateko ligaxka, maiatzaren 28ko jardunaldira bitartean
  • Finala, ekainaren 11ko asteburuan

 

 

TRINKETEKO KLUBEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA. LARRUZKO PALETA
 

  • Hasiera, maiatzaren 14ko asteburuan
  • Nagusiak, binaka. 8 talde lehiatuko dira
  • Itzuli bateko ligaxka, maiatzaren 28ko jardunaldira bitartean
  • Partidak larunbatetan, 09:30ean hasita, Donostiako Gaska trinketan
  • Finala ekainaren 10ean izango da ikusgai

 

 

 

Atal hauetan kontsulta daiteke txapelketa hauei buruzko informazio guztia: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka neskak 5 t'erdian, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta jubenilak + Larruzko paleta jubenilak (taldeka), Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinkete-Larruzko paleta.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba