Ligaxkako azkena, Bizkaiaren aurka
2023/04/18 | Lehiaketa
Ligaxkako bosgarren eta azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan federazioen arteko GRABNI Txapelketan, eta Gipuzkoako Selekzioak bizkaitarren kontra jokatuko du, haien etxean; apirilaren 30eko asteburuan izango dira finalerdiak, eta maiatzaren 7koan finalak
![]() Ligaxkako bosgarren eta azken jardunaldia izango da asteburukoa federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Eta Bizkaia izango du aurkari Gipuzkoako Selekzioak; han jokatu beharko du, gainera. Webgune honetako Kartelera atalean ikus daitezke gipuzkoarrek jokatuko dituzten jaialdi guztiak. Araba vs Nafarroa eta Errioxa vs Iparralde izango dira asteburu horretako gainontzeko aurrez aurrekoak.
Ligaxka amaituta, finalerdien txanda izango da gero, apirilaren 30eko asteburuan. Hain zuzen ere, Gipuzkoak hartuko ditu ezker hormako finalerdiak, eta Bizkaian jokatuko dituzte trinketekoak.
Final guztiak maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira, Araban.
Orain arteko emaitzak eta informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org. |
|