Zumaia eta Txost klubek jokatuko dute jubenilen kategoriako larruzko paletako Gipuzkoako finala

2023/03/30 | Lehiaketa

Ostiralean izango da zumaiarren eta oiartzuarren arteko lehia, Donostian, Altzako pilotalekuan, 19:00etan hasita jaialdiko bigarren partidan

Zumaia 1 eta Txost 1 taldeek jokatuko dute jubenilen kategoriako larruzko paletako finala Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Ostiralean da hitzordua, Donostian, Altzako pilotalekuan; 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partida izango da (aurretik Udaberri Sariko jubenilen gomazko paletako finala jokatuko baitute):

 

 

Martxoak 31, ostirala, 19:00, Donostia-Altza


2. Larruzko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Aritz Garikano-Joel Martin)
TXOST 1 (Aritz Retegi-Julen Zelaiaran)

 

 

4 taldek lehiatu dira txapelketa honetan: Txost 1, Txost 2, Zumaia 1 eta Zumaia 2.

 

 

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta-Jubenilak txokoan.

 

 

*Argazkia: Altzatarra kluba.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba