Gipuzkoa vs Araba, GRABNI Txapelketaren bigarren jardunaldian
2023/03/23 | Lehiaketa
Gipuzkoako Selekzioak Arabakoa hartuko du etxean, asteburuan; Bizkaia vs Iparralde eta Nafarroa vs Errioxa dira gainontzeko aurrez aurrekoak; maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira txapelketaren finalak
Federazioen arteko GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldia jokatuko dute, asteburuan; eta Gipuzkoako Selekzioak etxean jokatuko du oraingoan: Araba hartuko du. Bizkaia vs Iparralde eta Nafarroa vs Errioxa dira jardunaldiko gainontzeko aurrez aurrekoak. Webgune honetako Kartelera atalean ikus daiteke gipuzkoarren jaialdi guztien programazioa.
Ligaxkako beste hiru jardunaldi izango ditu gero aurretik Gipuzkoak: apirilaren 2koan etxetik kanpo jokatuko du, Errioxaren kontra; apirilaren 16koan etxean izango ditu partidak, Nafarroaren aurka; eta apirilaren 23koan, azkenik, kanpora joan beharko du berriro, Bizkaiaren kontra lehiatzeko.
Ligaxka bukatuta, finalerdien txanda izango da, apirilaren 30eko asteburuan. Hain zuzen ere, Gipuzkoak hartuko ditu ezker hormako finalerdiak, eta Bizkaian jokatuko dituzte trinketekoak. Final guztiak maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira, Araban.
Hona hemen egutegi osoa:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||