Eneko Sagarmendi eta Beņat Lizaso, buruzko buruko txapeldunak beste behin
2023/03/20 | Lehiaketa
Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketako buruz buruzko finalak jokatu dituzte, Urretxun: aurten ere Eneko Sagarmendik irabazi du finala adimen urritasun kategorian eta Iraitz Huegun izan da txapeldunorde; eta berriz ere Beņat Lizasok jantzi du gurpil aulkiko kategoriako txapela, eta Asier Navaridas izan da azpitxapeldun
Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak jokatu zituzten, larunbat goizean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Aurreko edizioko finalak errepikatu dira, eta baita txapeldunak ere.
Eneko Sagarmendik (Mindara) jantzi du txapela adimen urritasuneko kategorian (teniseko paleta), Iraitz Hueguni (Mindara) irabazita.
Gurpil aulkiko kategorian (gomazko paleta), Beñat Lizaso (Pagazpe) nagusitu da, eta Asier Navaridas (Mindara) izan da txapeldunorde.
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko eta Urretxuko Udaleko ordezkariak izan ziren sari-banaketa ekitaldian, eta baita Xabier Erostarbe pilotari profesional urretxuarra ere.
Txapelketak aurera darrai, binakako lehiarekin; apirilaren 1ean izango da hurrengo jardunaldia, Zarautzen.
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa. |
|