Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpen ekitaldia, apirilaren 18an, Kirol Etxean

2023/04/04 | Lehiaketa

19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da bertan: 17 herrik eman du izena eskuko lehian, 8 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz

Apirilaren 18an, asteartea, aurkeztuko dugu 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5. Donostia) izango da ekitaldia, 19:00etan hasita.

Aurtengo edizioaren hainbat xehetasunen berri eman eta gero, kanporaketen zozketa egingo dugu.

Babesle berria izango du 2023ko edizioak: Rural Kutxa. Bertako-k ere jarraituko du lankidetzan, eta Negua-renak dira elastikoak.

 

 

17 herrik eman du izena eskuko lehian, 8 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Hain zuzen ere, honakoak dira:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Ataun
  6. Azkoitia
  7. Azpeitia
  8. Bergara
  9. Hernani
  10. Idiazabal
  11. Larraul
  12. Oiartzun
  13. Oñati
  14. Tolosa
  15. Zaldibia
  16. Zestoa
  17. Zumarraga

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Andoain
  2. Anoeta
  3. Astigarraga
  4. Azkoitia
  5. Deba
  6. Donostia
  7. Hernani
  8. Mutriku
  9. Oiartzun
  10. Tolosa
  11. Zarautz
  12. Zestoa
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

Txapelketa apirileko azken asteburuan hastea aurreikusten da.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean jarraitu ahal izango dira txapelketaren nondik norako guztiak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba