Gipuzkoak Iparralderen aurka etxetik kanpo jokatuz ekingo dio GRABNI Txapelketari
2023/03/16 | Lehiaketa
Gipuzkoako Selekzioaren aurkezpena eginda, asteburuan hasiko da GRABNI, federazioen arteko lehia; Gipuzkoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak lehiatuko dira bertan; maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira finalak
Gipuzkoako Selekzioa osatzen duten ia pilotari guztiak bildu ziren, atzo (2023-03-15), Donostiako Atano III.ean, familia-argazki erraldoian. Taldearen aurkezpena egiteko baliatu genuen hitzordua, eta haien lana eskertu eta zorte ona opatzeko, era berean. Asteburuan hasiko baita GRABNI, federazioen arteko lehia.
Gipuzkoaz gain, Araba, Bizkaia, Iparralde, Nafarroa eta Errioxako ordezkaritzak lehiatuko dira bertan. Hain zuzen ere, Iparralderen kontra ekingo dio Gipuzkoak txapelketari, etxetik kanpo; Kartelera atalean kontsulta daitezke asteburuko partidak, bai ezker horman bai trinketan. Gainontzeko aurrez aurrekoak Nafarroa vs Bizkaia eta Errioxa vs Araba izango dira.
5 jardunaldiko ligaxka jokatuko dute selekzioek, martxoaren 19ko asteburuan hasi eta apirilaren 23kora bitarte. Gipuzkoak bi jardunaldi jokatuko ditu etxean: bigarrenean, Araba hartuko du; eta laugarrenean, Nafarroa. Eta gainontzeko hirurak etxetik kanpo jokatu beharko ditu: lehenengoa, Iparralden; hirugarrena, Errioxan; eta bosgarrena, Bizkaian.
Ligaxka bukatuta, finalerdien txanda izango da, apirilaren 30eko asteburuan. Hain zuzen ere, Gipuzkoak hartuko ditu ezker hormako finalerdiak, eta Bizkaian jokatuko dituzte trinketekoak. Final guztiak maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira, Araban.
Hona hemen egutegi osoa:
*Argazkiak: Ander Gillenea eta GEPF. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||