Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak, igandean, Iruran
2023/01/11 | Lehiaketa
Eskuz binakako bi norgehiagoka izango dira ikusgai, 10:30etik aurrera: kadeteena eta jubenilena; jardunaldi honetan, gainera, gizonezkoen paleta argentinarreko lehia (nagusiak) eta xarekoa (jubenilak) hasiko dira
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan. Hain zuzen ere, eskuz binakako lehiako bi final jokatuko dituzte, igandean, 10:30ean hasita, Irurako Ametsa trinketan: kadeteena eta jubenilena:
Urtarrilak 15, igandea, 10:30, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
2. Eskuz binaka, jubenilak:
Jardunaldi honetan, gainera, beste bi lehia ere hasiko dira Trinketeko Txapelketan: gizonezkoen paleta argentinarrekoa (nagusiak) eta xarekoa (jubenilak). Nagusien 1. eta 2. mailan lehiatuko dira paleta argentinarreko espezialitatean, 9 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 8 talde 2. mailan (beste 2 multzo). Martxoaren 12ko asteburuan izango dira finalak. Xareko lehia jubenil mailako 4 bikotek jokatuko dute. Eta finala otsailaren 10eko jardunaldian izango da.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzari eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia. |
|