Pala motzeko Gipuzkoako Txapelketako finalak, ostiralean, Ordizian
2022/12/26 | Lehiaketa
19:30ean hasiko da jaialdia, Beti Alai frontoian: lehenik, Oiangu 2 eta Gazteleku taldeek 2. mailako finala jokatuko dute; eta jarraian, Errepala 1 eta Errepala 2 taldeek 1. mailakoa
![]()
Urtea amaitzearekin batera bukatuko da pala motzeko lehia ere Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, ostiralean izango dira ikusgai finalak, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Bertako Oiangu 2 taldeak eta Gaztelekuk (Andoain) 2. mailako finala jokatuko dute lehenik, eta ondoren Errepala klubeko (Donostia) 1 eta 2 taldeak lehiatuko dira 1. mailako txapelaren bila; 19:30ean hasiko da jaialdia:
Abenduak 30, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai
2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza txokoan. |
|