Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako azken finala, larunbatean, Ataunen

2022/12/22 | Lehiaketa

Eskuz binaka nagusien 3. mailako finala jokatuko dute Tolosa 1 eta Ataun 2 taldeek

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuz binakako azken finala izango da ikusgai, asteburu honetan. Nagusien 3. mailako lehia izango da azken hori, eta Tolosa 1 eta Ataun 2 taldeek jokatuko dute, Ataunen, larunbatean, 11:00etan hasiko den jaialdian, bigarren partidan:

 

 

Abenduak 24, larunbata, 11:00, Ataun-Auzoeta
 

2. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
TOLOSA 1 (Ugaitz Amundarain-Beñat Beloki)
ATAUN 2 (Oñatz Arrillaga-Ander Arroita)

 

 

 

Informazio guztia, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka atalean.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba