Martxan da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa

2022/11/29 | Lehiaketa

Eskuz binakako lehiarekin hasiko da aurten txapelketa, asteburu honetan, eta aurrerago gehituko zaizkio paleta argentinarrekoa, eskuz banakakoa, xarekoa...; lehendabiziko finalak, eskuz binakakoak (kadeteak eta jubenilak, hain justu), urtarrilaren 15eko jardunaldian izango dira ikusgai

Dena prest da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako TxapelketarakoAsteburuan (2022-12-04) ekingo diote, eskuz binakako lehiarekin. Eta aurrerago gehituko zaizkio gizonezkoen paleta argentinarreko, eskuz banakako, xareko eta emakumezkoen paleta argentinarreko lehiak, besteak beste.

 

 

Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu lehia guztien xehetasunak (oraingoz zehazturik daudenak):

 

ESKUZ BINAKA

  • Hasiera, abenduaren 4ko jardunaldian
  • Kadeteak (maila bakarra), jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  • 7 talde kadetetan (2 multzotan banatuta), 7 talde jubeniletan (2 multzo) eta 12 talde nagusietan (6 1. mailan, multzo bakarrean; eta 6 2. mailan, multzo bakarrean)
  • 1. fasean, itzuli bateko ligaxka abenduaren 18ko jardunaldira (kadeteak eta jubenilak), eta urtarrilaren 15ekora (nagusietan) bitartean
  • Finalerdiak, urtarrilaren 8ko (kadeteak eta jubenilak) eta 22ko (nagusiak) asteburuetan
  • Finalak, urtarrilaren 15eko jardunaldian (kadeteak eta jubenilak) eta urtarrilaren 29koan (nagusiak)

 

ESKUZ BANAKA

  • Hasiera, urtarrilaren 22ko asteburuan (kadeteak eta jubenilak) eta otsailaren 5ekoan (nagusiak)
  • Kadeteak (maila bakarra), jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  • 15 talde kadetetan (3 multzo), 10 talde jubeniletan (2 multzo) eta 22 talde nagusietan (14 1. mailan, 4 multzotan banatuta; eta 8 2. mailan, 2 multzotan)
  • 1. fasean, itzuli bateko ligaxka otsailaren 19ko jardunaldira bitarte
  • Finalerdiak, otsailaren 26ko asteburuan (jubenilak eta nagusiak 1. maila) eta martxoaren 5ekoan (kadeteak eta nagusiak 2. maila)
  • Finalak, martxoaren 5ekoan (jubenilak eta nagusiak 1. maila) eta 12koan (kadeteak eta nagusiak 2. maila)

 

PALETA ARGENTINARRA, GIZONEZKOAK

  • Hasiera, urtarrilaren 15eko asteburuan
  • Nagusiak (1. eta 2. maila)
  • 17 talde (9 1. mailan, 2 multzotan; eta 8 2. mailan, beste 2 multzotan)
  • 1. fasean, ligaxka otsailaren 26ko jardunaldira bitartean
  • Finalerdiak, martxoaren 5eko asteburuan
  • Finalak, martxoaren 12koan

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan txapelketari astez asteko jarraipena egin.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba