Puntista gaztetxoenek ere prest dute beraientzako txapelketa
2022/11/17 | Lehiaketa
Asteburuan hasiko da Zesta-puntako Udazken Saria; benjamin, alebin eta infantil kategorietako pilotariak lehiatuko dira izaera bereziko txapelketa honetan; urtarril hasieran jokatuko dituzte finalak, Tolosan
Gipuzkoako puntista gaztetxoenek ere prest dute beraientzako txapelketa: asteburuan (2022-11-20) hasiko da Zesta-puntako Udazken Saria.
Benjamin, alebin (A eta B) eta infantil kategorietako puntistak lehiatuko dira txapelketa honetan.
Lehia berezia da hauxe. Adibidez, izena klubaren bidez ematen badute ere, norbera ordezkatuz aritzen dira pilotariak. Bikoteka jokatzen dute, baina bikoteak aldatzen joaten dira jardunaldiro. Bikoteak zozketaz erabakitzen dira guztietan. Eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitzen zaio, ez bikoteari.
Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera eman. Maila orekatzen laguntzen da, era berean, eta lehia bereziagoa sortzen.
Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako puntistek hartuko dute parte aurtengo txapelketan:
BENJAMINAK Aurrelariak
Atzelariak
ALEBINAK A MAILA
Atzelariak
ALEBINAK B MAILA Aurrelariak
Atzelariak
INFANTILAK Aurrelariak
Atzelariak
Abenduaren 18ra bitarte, ligaxka j okatuko dute puntista guztiek. Hauexek dira bakoitzerako aurreikusitako jardunaldiak:
ALEBINAK A + INFANTILAK
2023ko urtarrilean izango dira ikusgai finalerdiak (egoitza erabakitzeko) eta finala (Tolosan).
Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta-Infantilak ataletan.
*Argazkiak: Gazteleku (Andoain) eta Danok Bat (Mutriku) klubak. |
|