Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako mailarik goreneko txapela, Lapke klubarentzat
2022/11/15 | Lehiaketa
Eskuz binakako Ohorezko mailako finala irabazi du Lapke-ko Senar-Garmendia bikoteak, Hernani 1 taldeko Apaolaza-Lizeagak jantzi du nagusien 1. mailako txapela, Lapke 2 taldeko Garmendia-Otxoak nagusien 2. mailakoa, Oiarpe 1eko Etxeberria-Landak jubenilen 1. mailakoa, eta Intxurreko Murua-Segurolak kadeteen 1. mailakoa; emakumezkoen gomazko paletako finaletan, Ataungo Aldasoro-Lopezek irabazi du 2. mailako finala, eta Su-Berriko Galdos-Mendizabalek 1. mailakoa; asteburuan, eskuz banakako lehia hasiko da
![]() Lapke (Lazkao) klubak lortu du eskuz binakako mailarik goreneko txapela Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, eskuz binakako nagusien Ohorezko mailako finala irabazi du Senar-Garmendia bikoteak, Behar Zanako (Amasa-Villabona) Urbieta anaien kontra, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Oiartzungo jaialdiko beste partidan, eskuz binakako jubenilen 1. mailako finala jokatu zuten Lapke (Lazkao) eta Oiarpe 1 (Oiartzun) taldeek. Etxekoek jantzi dute txapela, Etxeberria-Landa bikoak, Izagirre-Goiburu bikoteari nagusituta. Eskuz binakako nagusien 1. eta 2. mailako finalak ere jokatu dira asteburuan, hauek Antzuolan. Garmendia-Otxoaren Lapke 2 (Lazkao) taldeak irabazi du 2. mailako finala, Tartaloetxeko (Zegama) Galdos-Sukiaren kontra. Eta Hernani 1 taldeak, Apaolaza-Lizeagak, jantzi du 1. mailako txapela, Soraluze taldeko Mendizabal-Balerdi mendean hartuta. Azkenik, eskuz binakako kadeteen 1. mailako finalean, Murua-Segurola bikotearen Intxurre (Alegia) taldea nagusi izan da Artetxe-Azkue bikoaren Ilunpe 1 (Azpeitia) taldearen aurka, Alegian jokatutako finalean. Eskuz binakako finalez gain, emakumezkoen gomazko paletakoak ere izan dira ikusgai asteburuan, Hernanin. Nagusien 2. mailan, Ataungo Aldasoro-Lopez bikoteak jantzi du txapela, Macicior-Kerejeta Hernani 1 taldeari irabazita. Eta Su-Berri (Anoeta) klubarentzat izan da nagusien 1. mailako txapela, Galdos-Mendizabal bikoak mendean hartu baitzituzten Hernaniko Goikoetxea-Huizi.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Azaroak 11, ostirala, 19:00, Alegia-Elorri
1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
INTXURRE (Harkaitz Murua-Aimar Segurola) 22
ILUNPE 1 (Jokin Artetxe-Ekain Azkue) 2
Azaroak 11, ostirala, 19:30, Hernani-Udalekoa
1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila:
ATAUN (Naiara Aldasoro-Amaia Lopez) 30 HERNANI 1 (Enara Macicior-Ane Kerejeta) 28
2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila:
SU-BERRI (Leire Galdos-Maider Mendizabal) 30 HERNANI (Miren Goikoetxea-Maider Huizi) 16
Azaroak 12, larunbata, 18:00, Oiartzun-Madalensoro
1. Eskuz binaka jubenilak, 1.maila:
LAPKE (Iker Izagirre-Artea Goiburu) 9 OIARPE 1 (Oihan Etxeberria-Unax Landa) 22
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
LAPKE (Beñat Garmendia-Beñat Senar) 22 BEHAR ZANA (Jon Urbieta-Xabier Urbieta) 12
Azaroak 13, igandea, 11:30, Antzuola-Udalekoa
2. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa eskuz binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP binaka ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazioa, zein kategoria eta maila guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.
Eskuz binakako lehia hauek amaituta (kadeteen 2. eta 3 mailakoek, jubenilen 2. mailakoek, nagusien 3. mailakoek eta nagusien mailako neskek oraindik lehian jarraitzen dute), eskuz banakako partidei ekingo diete Gipuzkoako pilotariek asteburuan (2022-11-20).
86 lagunek eman du izena kadetetan (23 1. mailan eta 63 2. mailan), 60 jubeniletan (24 1. mailan eta 36 2. mailan) eta 63 nagusietan (31 1. mailan eta 32 2. mailan).
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, abenduaren 4ko asteburura bitarte. Abenduaren 25eko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak 2023ko urtarrilaren 1eko asteburuan izango dira ikusgai, oraindik erabakitzeko dauden egoitzetan.
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka atalean kontsulta daiteke eskuz banakako lehiaren inguruko informazio guztia. |
|