Beste txapel bat Luzean taldearentzat
2022/10/18 | Lehiaketa
Donibane Lohizunekoek Enrique Abril Errebote Txapeketa irabazi dute beste behin, oraingoan Hazparneko Noizbait taldearen aurka finalean 13-4 nagusituta; 30. finala zuten aurtengoa donibandarrek, eta beraien 19. txapela janztea lortu dute
Donibane Lohizuneko Luzean tadeak irabazi du Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, beste behin ere. Lapurtarren arteko lehia zen aurtengoa, eta donibandarrak 13-4 nagusitu dira Hazparneko Noizbat taldearen aurka. Beraien 19. txapela janztea lortu dute, hala. Finalaren aitzakian, Mikel Bengoetxea omendu dute, Zubietan, "bertako pilota elkartean aspalditik egin duen eta egiten jarraitzen duen lanagatik esker onez".
Urriak 16, igandea, 10:30, Zubieta-plaza
LUZEAN 13
30. finala zen igandekoa Luzean taldearentzat, eta 19. txapela gehitu dio bere palmaresari; gainontzeko 18ak 1963-64, 1964-65, 1965-66, 1966-67, 1967-68, 1975-76, 1976-77, 1977-78, 1978-79, 2005-06, 2008-09, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18 eta 2021-22 denboraldietan lortu zituen. Eta beste 11 aldiz izan dira txapeldunorde donibandarrak, denboraldi hauetan: 1968-69, 1972-73, 1973-74, 1982-83, 1989-90, 1993-94, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2011-12 eta 2018-19. Noizbat taldearentzat, bestalde, 13. finala zen hauxe. 4 txapel dituzte hazpandarrek: 1979-80, 1991-92, 1996-97 eta 2002-03 denboraldietan lortutakoak. Eta, aurtengoarekin, 9 bider zan dira txapeldunorde, gainontzekoak denboraldi hauetan: 1963-64, 1978-79, 1988-89, 1990-91, 1998-99, 2003-04, 2004-05 eta 2019-20.
Bi taldeek elkarren aurka jokatzen zuten 4. finala izan da hau: lehendabiziko edizioko finalistak izan ziren biak, 1963-64an, eta horrez gain 1978-79an eta 2002-03an izan ziren ere aurrez aurre. 1963-64an Luzean-ek irabazi zuen, 13-8; 1978-79an ere Luzean gailendu zen, 13-10; 2002-03an Noizbat taldea nagusitu zen, 13-7; eta oraingoan berriz ere Luzean nabarmendu da, 13-4.
Luzean da, hain justu, sailkapen buru palmaresari dagokionean; esan bezala, 19 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde). Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbait, 4rekin (9 aldiz azpitxapeldun biak); Zubieta eta Endaiarrak, 2rekin (hurrenez hurren, 5 aldiz eta behin txapeldunorde); eta Yoko Garbi eta Zaharrer Segi, banarekin (lehenak 6 aldiz txapeldunorde eta bigarrenak behin).
Euskal Herriko 9 talde lehiatu dira 59. Enrique Abril Errebote Txapelketan: Endaiarrak (Hendaia, Lapurdi), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Noizbait (Hazparne, Lapurdi), Senpere (Senpere, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea) eta Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa).
Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebote nagusiak atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazioa. Eta hainbat irudi ikusgai daude Argazki galeriak txokoan. |
|