30 bat pilotari lanean emakumeen pilota-teknifikazio saioetan
2022/12/12 | Ikastaroak
Aurten ere paletaz (gomazko paleta ezker horman eta paleta argentinarra trinketan) eta eskuz (ezker horman) ari dira trebatzen Gipuzkoako neska pilotariak, Maider Mendizabal, Jon Juanes eta Patri Espinar pilotarien gidaritzapean
Martxan da berriz ere emakumezkoen tekfinikazio proiektua. Aurreko denboraldiaren harrera ona ikusita, aurten ere ezker horman (gomazko paleta eta eskua) zein trinketan (paleta argentinarra) izango dira saioak.
Emakumea Pilotari proiektuarekin batera jarri zituen martxan emakumezkoen paletako teknifikazio saioak Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), 2014-15 denboraldian. Pixkanaka-pixkanaka eskaintza aldatzen eta zabaltzen joan da: saio gehiago denboraldian zehar, trinketan soilik izatetik ezker horman ere eskaintzera, paletaz soilik aritzetik eskuz ere entrenamendu tekniko pertsonalizatuak izatera...
Eta 2022-23 denboraldian, hain zuzen ere, 30 pilotari ari dira parte hartzen teknifikazio saioetan. Astelehenetan aritzen dira paleta argentinarrez, Irurako trinketan, Maider Mendizabal pilotariarekin. Asteartetan gomazko paletaz, ezker horman, Jon Juanes pilotariaren gidaritzapean Iruran, eta Maider Mendizabalen aginduetara Urnietan. Eta asteazkenetan izaten dira ezker hormako eskuzko entrenamenduak, Antzuolan, Patri Espinarrekin. Hauxe da pilotarien zerrenda:
Saioen eta taldeen hainbat irudi ikus daitezke Argazki galeriak txokoan. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||