Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finalerdietara sailkatu dira Gipuzkoako bi taldeak
2022/09/21 | Lehiaketa
Asteburu honetan jokatuko dituzte aurrez aurrekoak: Gipuzkoa 2 taldeak Iparralde 1en aurka, ostiralean, 18:30ean, Oiartzunen; eta Gipuzkoa 1ek Bizkaiaren kontra, igandean, 12:00etan, Otxandion
Gipuzkoako 2 taldeek lortu dute finalerdietara sailkatzea Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketan. Gipuzkoa 2k multzoko lehen postuan bukatu du ligaxka, jokatu dituen hiru partidak irabazita, eta beste multzoko bigarren sailkatuaren aurka neurtu beharko ditu orain indarrak: Iparralde 1-Senpere taldearekin, hain zuzen ere. Ostiralean izango da gipuzkoarren eta lapurtarren arteko norgehiagoka, 18:30ean, Oiartzunen. Eta Gipuzkoa 1 bigarren sailkatu da, jokatu dituen hiru partidetatik bi irabazita eta bat galduta. Hala, beste multzoko lehen sailkatuaren kontra jokatu beharko du finalerdia: Bizkaia taldearen aurka. Igandean izango da gipuzkoarren eta bizkaitarren artekoa, 12:00etan, Otxandion (Bizkaia). Hauexek dira, beraz, asteburuko finalerdiak:
Irailak 23, ostirala, 18:30, Oiartzun-Beheko plaza GIPUZKOA 2 vs IPARRALDE 1-SENPERE
Irailak 25, igandea, 12:00, Otxandio (Bizkaia)
Finalerdietako irabazleek urriaren 2ko asteburuan jokatuko dute finala (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren azken fasea).
Pilotari hauek ordezkatzen dute Gipuzkoa edizio honetan:
GIPUZKOA 1
GIPUZKOA 2
Euskal Herriko 8 talde lehiatu dira aurten, bi multzotan banatuta: Araba, Bizkaia, Iparralde 1-Senpere 2 (Lapurdi) eta Iparralde 2-Amikuze (Nafarroa Beherea) A multzoan; eta Gipuzkoa 1, Gipuzkoa 2, Iparralde 3-Senpere 1 (Lapurdi) eta Iparralde 4-Itsasuarrak (Lapurdi) B multzoan.
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago. Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi bat pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.
Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean, www.euskalpilota.org, aurki daiteke Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketari buruzko informazio gehiago. |
|