Landak (Lapke) eta Alberdik (Ataun) irabazi dute Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa
2022/06/20 | Lehiaketa
Landa 2. urteko alebinen finalean nagusitu zaio Mundarro klubeko Ormazabali, eta Alberdik infantiletan hartu du mendean Azkoitiko Arregi
Jurgi Landak (Lapke, Lazkao) eta Iñigo Alberdik (Ataun) irabazi dute 2022ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Joan den larunbatean jokatu zituzten finalak, Ataungo Auzoeta frontoian. Landa 2. urteko alebinen kategoriako lehian ozta-ozta nagusitu zitzaion Mundarro klubeko (Astigarraga) Imanol Ormazabali, 16-15eko emaitzarekin. Eta Alberdik infantil kategoriako finalean hartu zuen mendean Azkoitiko Jon Arregi, 18-8.
Ekainak 18, larunbata, 16:00, Ataun-Auzoeta
1. 2. urteko alebinak:
2. Infantilak:
Aurten, Ilunpe (Azpeitia) klubeko Ansola eta Behar Zanako (Villabona) Iparragirre gelditu dira finalaren atarian alebinetan, eta infantiletan Oiarpeko (Oiartzun) Zelaiaran eta Azkoitiko Etxaniz. Hain zuzen ere, hauexek izan ziren finalerdietako emaitzak:
Ekainak 11, larunbata, 16:00, Ataun-Auzoeta
1. 2. urteko alebinak:
2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2022ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako beste 10k; buruz buru jokatu dute:
2. URTEKO ALEBINAK
INFANTILAK
Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Berezkoak (eskuz) atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. Eta finalen irudi bilduma ikusgai da dagoeneko Argazki galeriak txokoan. |
|