Oiangu, Izurun eta Zumaia klubentzat ere, txapelak Ezker Hormako Gipuzkoakoan
2022/06/13 | Lehiaketa
Oianguko Ibarguren-Letamendiak palako finala irabazi diote Altuna-Rekalderen Gazteleku 2 taldeari; Arraiza emakumezkoen eskuz banaka lau terdiko finalean nagusitu zaio Bergarako Barrocali; eta Carballo, Garikano eta Agirrezabalaga hirukoaren Zumaia 3 taldeak kadete kategoriako gomazko paletako finala irabazi du, Carral-Caramanzana bikoaren Euskal Jolas taldearen aurka
Txapel gehiago banatu ditugu, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; eta Oiangu (Ordizia), Izurun (Donostia-Antigua) eta Zumaia klubek eraman dituzte etxera. Oianguko Ibarguren-Letamendiak palako finala irabazi diote Altuna-Rekalderen Gazteleku 2 (Andoain) taldeari. Izurungo Arraiza emakumezkoen eskuz banaka lau t'erdiko finalean Bergarako Barrocali nagusitu zaio. Eta Carballo-Garikano-Agirrezabalaga hirukotearen Zumaia 3 taldeak kadete kategoriako gomazko paletako finala irabazi du, Carral-Caramanzana bikotearen Euskal Jolas (Deba) taldearen aurka.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Ekainak 10, ostirala, 19:15, Bergara-Udalekoa
Ekainak 11, larunbata, 10:00, Zumaia-Aitzuri
Ekainak 12, igandea, 11:00, Azpeitia-Izarraitz
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa atalean kontsulta daiteke lehia hauei guztiei buruzko informazioa.
*Argazkia: Gazteleku Pelota Elkartea (Andoain) |
|