Errepala klubeko bi talde aurrez aurre Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean
2022/06/01 | Lehiaketa
Agirre-Lujanbio (Errepala 1) eta Begiristain-Begiristain (Errepala 3) bikoteak lehiatuko dira, txapelak nortzuk jantziko, igandean, 11:00etan, Donostiako Gaska trinketan
Errepala klubarentzat izango dira larruzko paletako txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Zein taldek jantziko dituen jakitea falta da orain. Izan ere, Agirre-Lujanbio bikotearen Errepala 1 taldeak eta Begiristain anaien Errepala 3 taldeak jokatuko dute finala, igande goizean, Donostiako Gaska trinketan:
Ekainak 5, igandea, 11:00, Donostia-Gaska
Errepala 1ek bere klubeko Errepala 2 (Ezkerro-Milhet) taldeari 40-25 irabazita lortu zuen finalerako txartela, eta Errepala 3 Altzatarra 2 (Amiano-Pagola) taldeari 40-17 nagusitu zitzaion finalerdietan.
8 taldek eman zuen izena aurten Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako lehian: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Errepala 1, Errepala 2, Errepala 3, Errepala 4, Oiangu eta Txost.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa larruzko paleta atalean ikus daiteke lehiaren informazio guztia. |
|