Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako lehen txapelak, banatuta
2022/04/12 | Lehiaketa
2. urteko alebinen 1. mailako eta infantilen 1. eta 3. mailako finalak jokatu berri dituzte: Ataun eta Ilunpe nagusitu dira Gipuzkoako finaletan, eta Lapke, Aretxabaleta, Azkoitia, Mundarro eta Behar Zana eskualdeetako lehietan; maiatzaren 8ko asteburuan izango dira ikusgai 2. urteko alebinen 2. mailako finalak eta infantilen 2. mailakoak
![]() Banatu ditugu lehen txapelak Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan. 2. urteko alebinen 1. mailako eta infantilen 1. eta 3. mailako finalak jokatu dituzte, asteburuan: Ataun eta Ilunpe nagusitu dira Gipuzkoako Txapelketako finaletan, eta eskualdeetako lehietan Lapke, Aretxabaleta, Azkoitia, Mundarro eta Behar Zana. Maiatzaren 8ko asteburuan izango dira txapelketako gainontzeko finalak: 2. urteko alebinen 2. mailakoak eta infantilen 2. mailakoak, hain zuzen ere.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu finalen emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Apirilak 8, ostirala, 19:00, Ataun-Auzoeta. GIPUZKOAKO FINALAK
2. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
3. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
Apirilak 7, osteguna, 18:00, Lazkao-Joxe Miel Barandiaran. GOIERRIKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
2. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
Apirilak 9, larunbata, 11:30, Astigarraga-Udalekoa. EKIALDEKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
2. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz binaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan Gipuzkoako finaletako hainbat irudi daude ikusgai.
*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Goiena-Imanol Soriano. |
|