Hernani, Intxurre, Azkoitia, Zazpi Itturri, Lagunak, Intza, Alde Zaharra eta Gure Txeru ere garaile
2022/03/29 | Lehiaketa
Udaberri Sariko azken finalak irabazi dituzte klub horietako pilotariek: emakumezkoen gomazko paletako jubenilen kategoriako lehia Hernanik, eta eskuz binakakoak gainontzekoek
![]() Hernani, Intxurre, Azkoitia, Zazpi Itturri, Lagunak, Intza, Alde Zaharra eta Gure Txeru klubak ere garaile izan dira Udaberri Sarian. Txapelketako azken finalak irabazi dituzte, asteburuan, haien bikoteek: emakumezkoen gomazko paletako jubenilen kategoriako lehian nagusitu da Hernani 1 taldea, eta eskuz binakakoetan Intxurre, Azkoitia, Zazpi Itturri 3, Lagunak, Intza, Alde Zaharra 2 eta Gure Txeru taldeak.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu finalen bost jaialdiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Martxoak 25, ostirala, 19:30, Aduna-Udalekoa
1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak:
Martxoak 25, ostirala, 20:00, Alegia-Elorri
1. Eskuz binaka, kadeteen 1. maila:
Martxoak 26, larunbata, 10:30, Azkoitia-Gurea
1. Eskuz binaka, kadeteen 2. maila:
2. Eskuz binaka, jubenilen 1. maila:
Martxoak 26, larunbata, 11:30, Lasarte-Oria-Mitxelin
2. Eskuz binaka, jubenilen 2. maila:
Martxoak 26, larunbata, 17:00, Getaria-Sahatsaga
1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia.
*Argazkiak: Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkartea (Azkoitia) eta Intza Pilota Elkartea (Lasarte-Oria). |
|